martes, 15 de mayo de 2018

GROOMING, FRAPING, SEXTING eta STALKING



GROOMING, FRAPING, SEXTING eta STALKINGa gaur egun ematen diren jazarpen ezberdinak dira

Resultado de imagen de warning png


 -Grooming: Adin txikien konfidantza lortzeko egiten den limurkeriari deritzo

  -Fraping: Baimenik gabe beste pertsona baten saioetan sartu eta bere izenean mezuak idatzi, argazkiak, bieoak... publikatu, igo... Jazarpen mota hau oso lotuta doa identitate suplementazioarekin. 

-Sexting: Baliabide digitaletan adierazten den adierazpen sexualak dira non eduki erotikoak nabarmentzen diren. Eduki sexual hau bidaltzen den eremua segurua baldin bada, arriskurik gabeko inguruan gaudela esan daiteke. Hala eta guztiz ere, eduki hauek zure baimenik gabe hedatzearen arriskua dago. Informazio hau baimenik gabe zabaltzean eta batez ere, sextorsioa (txandajea) erabiltzean, arazo larri baten aurrean aurkitzen garela esan daiteke.  

 -Stalking: Saren pertsona batek beste bati etengabeko jarraipena egiten duenean ematen da. 

FLIPPED CLASSROOM


FLIPPED CLASSROOM  edo irauliko ikaskuntza hezkuntzan eman ohi diren praktikak eraldatzea datorren metodologia dugu: lehen edukiak ikasgeletan transferitzen baziren, eta etxean lanak egin, oraingoan alderantziz egingo da, edukiak bakoitzak bere etxean bereganatzen saiatuko da, eta klasean guztion artean lanak egingo dituzte. 

Hona heme bideo interesgarri eta didaktiko bat flipped classrooma zer den eta zein aldaketa suposatzen dituen ikusteko!


E-LEARINING, B-LEARNING eta M-LEARNING


Ikaskuntza tradizionalez gain, gaur egun IKTek duten garapena eta indarra dela medio, IKASKUNTZA  prozesua gauzatzeko BIDE ezberdinak sortu dira. Honako hemen horietako hiru!

Resultado de imagen de e-learning m-learning and b-learning


- E-learning: Sarean edota online ematen den ikaskuntza edota formakuntza mota da, hots, informazio eta komunikazio teknologien bitartez ikastea.

-B-learning: Baliabide digitalak (une ez presentzialak) eta baliabide analogikoak (bide presentzialak) batzean ematen den ikaskuntza da. Hau da, zati bat birtualki edo online egitea eta beste zati bat presentziala izatea.

-M-learning: Mobile learning gailu mugikorren bidez etengabe garatzen dagoen irakaskuntza eta ikaskuntza da. Ikasketa edozein momentu, une edota testuinguru sozialetan ematea.

Zer da GAITASUN DIGITALA?


Informazio-teknologien erabilera kreatiboa, segurua eta kritikoa inplikatzen duen GAITASUNA da.
Gainera, Konpetentzia digitalaren eremuak honako hauek dira inforkmazioa, komunikazioa, edukiak, segurtasuna eta arazoak bideratzea.

  • Informazioa: Sarean trastetatu, bilatu eta informazioa filtratu, ebaluazioa, eta azkenik, biltegiratu eta informazioaren errekuperaketa.
  • Komunikazioa: Elkarrekintzak, eduki eta informazioak partekatu, gizartearekin erlazionatu...
  • Edukiak: Edukien garapena eta sorkuntza
  • Segurtasuna: datu pertsonalak eta baita ingurua ere, babestu eta seguru mantendu
  • Arazoak bideratu: arazoak bideratzeko modu ugari daude

Resultado de imagen de competencia digital



Gehiago jakin nahi izatekotan hona hemen testu interegarri bat!



domingo, 15 de abril de 2018

CYBERBULLYNGA ESKOLAN





Cyberbullinga bide telematikoak (interneta, mobila...) erabiliz,  berdinen artean ematen den jazarpena da.


Cyberbullying  kasu baten aurrean egongo gara baldin eta heldua ez den pertsona batek beste bat mehatxatu, jazarri edota molestatzen duenean Internet, ordenagailu edota mugikorren bitartez.

Egoera hau pairatzen duten ikasleak askotan etxean errefuxiatzen dira eta horregatik, eskolara joatea ekiditen dute. Hala ere, gaur egun, cyberbullynga bullyngarekin oso lotuta doan heinean, pertsona hauekiko jazarpena pantailetatik at ere ematen da.

Edozein bullying motaren aurrean irakasleek duten esku hartzea ezinbestekoa da. Izan ere, eskola orotan badaude bullyng protokolo batzuk ezarrita. Horietako programa ezagunetariko bat, KIVA programa da.



*KIVA programa hurrengo sarreran azaltzen da.

sábado, 14 de abril de 2018

KIVA PROGRAMA





Hitz gutxitan KIVA programa, Finlandian sortutako jazarpenaren aurkako programa bat da.
Honek jazarpen hauek ekiditzeaz gain, hauetan ere esku hartzen du egoera anitzak ikuskatzen dituelako.

Gainera, programa honek bere eduki guztiak hiru modulutan banatzen ditu. Lehenengo modulua 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat bideratuta dago. Bigarren modulua aldiz, 10 eta 12 urte bitarteko umeentzat da eta hirugarren modulua berriz, 13 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta dago.

Horrez gain, programa hau osatu duten ikerketa eta azterketa guztiek jazarpenaren aurkako programa osotuena bilakatzea lortu duten heinean, ikasle, irakasle eta gurasentzako material didaktikoa erabilgarri eta anitza eskeintzen du.

Irakasleei eskainitako material honi dagokionean, esan beharra dago, hau oso erabilgarria dela eskolan aplikatu ahal izateko. Izan ere, ordura arte bullyng kasu asko eman badira ere, orain gutxi arte hauei ez zaie inolako konponbiderik jarri. Gaur egun aldiz, horrelako laguntzak direla eta, askoz errezagoa da egoera bideratzea.

miércoles, 21 de marzo de 2018

PLEa eta IRAKASLEAREN FUNTZIOA



Ikasteko ingurune pertsonala izendatzeko erabiltzen den akronimoa da eta ingeleseko Personal Learning Enviroment-etik dator.

PLEa hiru osagaik osatzen dute: erremintak, informazio-iturriak eta harremantzeko sare edota konexioak.

  • Erremintak: Informazioa bilatu, kudeatu eta partekatzeko tresnak dira. 

  • Informazio iturriak: informazioa eskuratzen ditugun gunean dira, hala nola, liburuak, webguneak eta blogak. 

  • Personal Learning Network: Beste pertsona batzuekin harremantzeko, konexioak ezartzeko eta informazioa elkartrukatzeko da. Hauen adibideak, sare sozialak edota blogak dira. 
Imagen relacionada


PLEaren hiru osagaiak kontuan izanda, argi dago pertsona bakoitzak bere PLEa izango duela, hau da, ez dira bi berdin egongo bakoitzak bere informazio iturri, erreminta eta harremantzeko sareak izango dituelako. Hori kontuan izanik, irakasleek honen aurrean duten jarrera funtsezkoa da. 

Alde batetik, esan beharra dago, irakasleak bere ikasleei haien PLEa sortzen, osatzen eta hornitzen lagundu behar diela. Horretarako, baliabide edota tresna desberdinak eskaintzea egokiena izango litzateke, aukera horien artean ikasleak hoberen egokitzen zaiona hautatu dezan. 

Bestetik, aipatu beharra dago, irakasleak baliabide horiek eskaini baino ez dituela egin behar, hots, ikasleari ezin zaizkio elementuak inposatu behar. Ikasleak bere PLEa behar bezala osatzeko, berarentzako egokienak direnak aukeratu ditu.